XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANGOSTO'KO AMA BIRJIÑA

Angosto'ko Ama Birjiñaren irudia Arabako probintzian dago, Billanañe izeneko errian.

Inguruetakoak maitetasun eta zaletasun aundia diote.

Estibalizko Ama-Birjiñaren ondoren, ezagunena degu noski Angosto'ko Ama Birjiña.

Arabako Gorbea (Valdegovia), Kuartango, La Lastra aranetatik, balleetatik, Gazteitzetik eta bere inguruko errietatik, Bizkaitik eta Burgos aldetik Angostoko Andre Mariarengana dijoaz, bero aundiz, erro mes-talde kementsuak.

Angostoko Ama errukiorrak bere seme-alabai mesede ugariak ixurtzen dizkie beti; legor-aldian euria, guda edo gerra-aldietan pakea, biziera eta erri-oituretan kristau-fede sutsuena.

Bere mirariak ezagutzen dituzte ama geienak eta Angostoko Andre Mariaren babesean beren umeak jartzen dituzte, umeen aldezkari edo defenditzallea dalako.

Aita Pasionistak beren ardurapean, kontura, dituzte Angostoko Andre Mariaganako elizkizunak.

Zein aundia dan Angostoko Amarenganako jaiera!

Bai Arabar guztiok Andre Maria, gure Ama, samurkiro maite degu.

ANGOSTO'KO AMA BIRJIÑARI

Etor zaitezte Angostoko Amarengana
Eta an bertan, gure Ama maitekorra
Jesus Aurtxoarekin gure zai egoten dala,
Ikusiko dugu gure Ama dala-ta
.

Bere irudia Omezillo ibai ondoan,
Euskalerriko alderdi artan, agertu zan.
Eta ordudanik berriro gure artean
Eta Angostoko erregin-aulki gañean
.

Angostoko Andre Mari laztanari
Gure abestia goratzen diogu;
Baita onela ere Zeruko Amari
Euskaldunok otoi-egiten diogu.

Arabarrak zuregana etortzen gera
Zure baitan maitasuna aurkitzeko.
Gure Ama biozpera baitzera,
Zure bidez Jainkoari eskatzeko
.

Adiezazu gure otoitzik gartsuena;
Zure megalean ere ar gaitzazu,
Emaiguzu betiko zoriona
Zuk ere emandakoa bai degu
.

Agirrezabal.